Errigora sustraiak ahaztu gabe espaziora begira
Herri ekimeneren hastapenetan auzolanean ibili ziren boluntarioei omenaldia egin diete Lazkaon. Aurretik, 'Errigora, sustraitik espaziora' dokumentala estreinatu dute Arerian.
Errigorako boluntarioei omenaldia.Manex Usarralde Errigorak herri ekimenak hasierako boluntarioei omenaldia egin diete Lazkaon. Eguna hasteko Errigora sustraietatik espaziora dokumentala estreinatu dute Areria zineman. Jende asko hurbildu Euskal Herriko hainbat txokotatik, hori horrela zinema jendez bete da.
Dokumentalaren estreinaldiaren ondoren, Lazkaoko frontoira inguratu dira denak, hamaiketako egin ostean, omenaldi ekitaldia egiteko. Erramun Amundarain, hasierako boluntario izan zena eta lehengo urtean zendu zena, gogoratu dute bere argazki bat ipiniz oholtza gainean. Egunean zehar Kuxkuxtu txaranga urruñarra ere badabil giroa alaitzen. Behin omenaldia amaituta bazkaria egon da frontoiean bertan.
Omenaldiko argazkiak eta bideoa.












