http://youtu.be/JvP5yJ4g_J8 Marka eta guzti. Zegama-Aizkorri mendi maratoia beste behin irabaztea nahikoa ez eta marka berria jarri du Kilian Jornet katalanak, proba 3 ordu eta 48 minutuan bukatuta. Marco de Gasperik eta Luis Alberto Hernandok osatu dute gizonezkoen podiuma. Euskaldunetan, Jokin Lizega nagusitu da. Urnietarra hunkituta agertu da helmugan, sekulako maratoia egin baitu; lau ordu baino gutxiago behar izan ditu lasterketa egiteko. Pozik lehen goierritarrak ere, Aritz Egea urretxuarrak bere marka haustea lortu du, gainera.