Madrilgo Auzitegi Nazionalean epaiketa hasi da gaur; asteazkenean jarraituko du. Gaur eta asteazkenean elkarretaratzea egingo dute Beasaingo Bideluze plazan, 19:00etan.
Gure Esku Dago mugimenduak deituta, elkarretaratzeak egin dituzte iluntzean Goierriko herririk gehienetan. Junts lemapean, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak espetxeratzeko Espainiako Auzitegi Nazionalak hartutako erabakia
Berria.info- Hasi da Euskal Herriko gazte mugimenduaren aurka inoiz egin den epaiketarik handiena. Berrogei gazte epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalak San Fernando de Henaresen duen egoitzan, Segiko kide izate hutsaren akusaziopean. Seina urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak —denera, 240 urtekoa—, batik bat, inkomunikazio aldiko deklarazioetan oinarrituta. Hiru saio egingo dituzte, goizeko 10:30ean hasita, gaur, bihar eta etzi. Ondoren, azaroaren 25, 26 eta 27an, eta abenduaren 9, 10 eta 11n daude jarrita auzi saioak, baina gehiago ere izan litezke. Auzipetuen artean daude Ion Telleria idiazabaldarra eta Xumai Matxain zaldibiarra.
Lierni Armendarizen, Xabier Makazagaren eta Ainhoa Barbarinen senideak Auzitegi Nazionalera deitu dituzte lekuko gisa. Ez dituzte zitazioaren arrazoiak ezagutzen.