Lazkaotar bati urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak, ETA goratzea egotzita
Espainiako Auzitegi Nazionalak 18 hilabeteko kartzela zigorrera kondenatu du Beñat Lasa lazkaotarra. Interneten “terrorismoa goratzea eta biktimak umiliatzea” leporatu diote epaian. Akusatuak onartu egin du Twitter bidez Rajoyri atentatua egitea ‘eskatu’ zuela, Berria-k jakinarazi duenez. 2013an eta 2014an hainbat mezu idatzi zituen Hori dela eta, fiskalak hiru hilabete gutxiagotu du zigor eskaera.