Gazte Festen azken jardunaldia ospatzen ari dira gaur lazkaotarrak. Herri bazkaria egin dute plazako frontoian. Egitaraua asteazkenean hasi zuten, euskara indartzeko "ekintzak" hitzaldi batean aztertuta. Gaur berresti dute konpromisoa.
http://youtu.be/KA7IU1xEOFQ Dagoeneko urtebete bada Ernai gazte erakundea Goierrin aurreneko ekintzak antolatzen hasi zela. Urtebete honetan, protesta eta jai giroko hainbat ekitaldi egin dituzte; hala nola, Lanbideren egoitzetan eta banketxeetan sartzea, Olaran lantegi zaharraren okupazio sinbolikoa edota emakumeen egunaren inguruko ekintzak, besteak beste. Azkena, berriz, Goierriko Gazte Astea izan da. Hain zuzen ere, aste horretan erakutsi zuten bideoa zintzilikatu dute orain sarean; bertan, urte osoko ekintzen errepasoa egiten dute iruditan.
‘Eta hik?’ Goierriko gazteen kezkak eta aldarrikapenak biltzeko komunikazio proiektua izango da .Beasainen hilaren 31n egingo duten bilerarako deia egin dute
http://youtu.be/tqy9U1INg5s Apirilaren 7tik 12ra bitartean Goierriko Gazte Astea egingo dute, Ernai gazte erakundeak antolatuta. Hilaren 22an egin zuten aurkezpen ekitaldian azaldu zutenez, "euskal gazteriak sufritzen duen prekarietatea salatu" nahi dute aurtengo ekitaldiekin. Besteak beste, hitzaldiak, tailerrak eta protesta ekitaldiak antolatu dituzte. Ekitaldi horiek iragartzeko, honako bideoa zabaldu dute egunotan.
http://youtu.be/TmdbHin3fZg 2004an ekin zion Urretxun eta Zumarragan KKinZona proiektu komunikatiboak, izen bereko magazinea paperean kaleratzen hasita. Kritika soziala, umorea eta ziria tartekatuz, aldizkari formatutik irrati libre izaerara pasatu zen orain zazpi urte, Internet bidez. Bost urte daramatza FM frekuentziak emititzen KKinZona irratiak. Hamargarren urteurrena gaur ari dira ospatzen.