Itsasondon Herri Eguna ospatuko dute bihar, lehiaketa eta afariarekin

Itsasondon IV. Herri Eguna ospatuko dute, bihar, herriko Gazte Asanbladak antolatuta. Arratsalde parterako prestatu dute egitaraua, 16:00etatik aurrera. Herri bizitza indartu, eta gazteen artean lotura estutzea da jaialdiaren helburua. 16:00etan futbol txapelketa egingo dute, eta 18:00etan ikurrina eta Nafarroako bandera jasokodituzte, bertso-poteoa hasi aurretik. Patata-tortilla lehiaketa antolatu dute, 20:00etarako. Hara aurkeztutakoekin afalduko dute, 21:30ean. 23:00etan kontzertuak hasiko dira, Kartal, Agresion Verbal, Haxotz eta Dark Rider taldeekin. Haien ondoren, Josu Rodriguez DJak jarriko dute musika.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa