Garagardo tailerra eta bazkari begetarianoa Beasaingo gaztetxean
Dagoenek
o hamar urte pasa dira Beasaingo gaztetxea ireki zutenetik, eta urteurrena ospatzeko ekitaldi ugari antolatu dituzte gaztetxeko partaideek. Gaurkoan, garagardo tailerra izan dute goizean; garagardo egileen topaketa egin dute, eta garagardoa dastatzeko aukera ere izan dute bertaratuek. Eguerdian, berriz, gaztetxean bertan, bazkari begetarianoa egin dute, giro onean.
Arratsaldean #efectanvies hitzaldia izango dute, auzo baten erreboltaz. Pintxopoteoa egingo dute afari modura, eta gauean M.K.T, Debon, Hilkar, eta Hondartzako hondakinak taldeen kontzertuak izango dira gaztetxean. Ondoren dj-ek jarriko dute musika.
