
Lehengo asteburuan paleta larruzko modalitatean ekin zioten lehiaketari, eta asteburu honetan –gaur, ostegunetik hasita– Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa hasiko da, jokamolde guztietan.

Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak mendien gaineko erabilerak eta aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza aldatu behar du. Hilaren 18ra arte egin dakizkioke ekarpenak.

Egun nagusia urriaren 3an izango da, baina "denentzako moduko egitaraua" prestatu dute. Abestia ere aurkeztu dute. Aforo mugatuekin eta aurrez izena ematea derrigorrezkoa izango da.

Gipuzkoako 44. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa Aner Peritzek irabazi du, eta Naia Arrizabalaga bigarren izan da. Eroso eta gustura aritu dira Maide Garmendia eta Hodei Munduate zaldibiarrak, beren lehen finalean.

Foru aldundiak, Gipuzkoako 70 kargudunekin batera aurkeztu dute .Bertan izan dira Goierriko 20 herritako udal ordezkariak .Irudi bateratua eta erantzun komuna eskaintzea da helburua

HERRIZ HERRI. Aralar mendiari begira jaio, hazi eta bizi izan da Zaldibia. Sarbideetako bat da gaur egun ere. Dantzak eman dio ospea, Iztuetaren lumatik. Baina etorkizuna idazten segitzen du orain.

Mutilen taldea Gipuzkoa mailako txapeldun atera da, Anoetari irabazita; neskek aldiz finala galdu dute, eta txapeldunorde gelditu dira

Kadete mailako Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako selekzioek elkarren aurka jokatuko dute abenduraren 30ean. Beasainen, neskek eta Zumarragan, mutilek

Emakumezkoetan Gipuzkoak irabazi zuen. Gizonezkoetan, Bizkaiak

Gipuzkoako Foru Aldundiak giza eskubideen gainean deitutako lehiaketa irabazi dute

Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren 24. Azoka egingo dute igandean Zerainen. Ekoizleak eta kontsumitzaileak batzeko plaza da. Erakustaldiak eta tailerrak ere izango dira

Futboleko penalti jaurtiketetatik harago, bada 11 metrotik jokatzen den kirol bat: toka. Gipuzkoako Federazioa herri kirol hori suspertu nahian ari da azken bi urteotan

Gipuzkoako gaztetxeetako eta gazte asanbladetako kideen topalekua izango da Beasaingo Gaztetxea gaurtik igandera bitartean. Autogestioaren borroka, etenik gabe soka lelopean, gaztetxeak birpentsatzea, gaztetxeei ...

HERRIZ HERRI. 260 biztanle inguru dituen Goierriko herria da Zerain. Aizkorri mendilerroaren babesean dago, eta Aralarren begiradapean bizi da. Bere txikian, Zerainen beraren eta zeraindarren mendeetako historiaren eta ondarearen museo bizia da herria.