Abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean antolatu du Aizkorri Bizirik taldeak elkartasunezko txokolate jana. Egunsentitik, 15:00ak arte egongo da aukera. Biltzen den dirua Zaporeak proiektuarentzat izango da.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren saria da. 2014an sortutako proiektua da gaztaren ibilbidea, sei etapa dituena.
Mendi maratoiak 24. edizioa izango du. Aurre izen-ematea urtarrilaren 13an irekiko dute, 12:00etan. Dortsalen zozketa otsailaren 21ean izango da.
Larraizko irteera puntua eta Zegamako helmuga hamabi orduan lotzea lortu duen mendi korrikalari bakarra izan da espainiarra –90,7 km eta 3.980 metroko desnibel positiboa–. Aralarko Marizulo, Urbasako Lezaundi eta Altzaniako La Leze haitzuloak igaro behar izan dituzte.
Hogei partaide izango ditu, eta larunbatean, 07:00etan, abiatuko dira Zamaoko aparkalekutik. Antolatzaileek emandako mapei esker hainbat koba lotu eta helmugara iritsi beharko dute 12 orduan.
Ormaiztegiko 31. Mendi eta Abentura Astearen barruan egin diote hil ondorengo omenaldia. Kide zen Urmaiz abesbatzak, kirol elkarteak eta hainbat herritarrek hartu dute parte.
Ibilbidearen hirugarren etapa egingo dute, Gatzaga eta Oñati artean. Gaur eman behar da izena elkartean bertan.
Bi elkarteek mendi irteera egin zuten atzo, 86 mendizale batuta. Mirandaolan amaitu zuten txangoa, eta Mari Domingi eta Olentzero ikusi zituzten bertan. Kirola Elkarrekin topaketaren hurrengo edizioan elkartuko dira berriz, Legazpin.
Gizarte etxean izango da Ormaiztegiko 31. Mendi eta Abentura Astearen barruko emanaldia, gaur, 19:00etan. Ekitaldi berean Jose Luis Borde Murua 'Moreno' omenduko dute.