
Atzo iluntzean egin zuten Urretxun Herriar plataformaren aldeko mozioa aurkezteko ez ohiko osoko bilkura. Udalbatza osatzen duten alderdi guztiek hartu zuten parte bertan, PSE-EE alderdiko bi zinegotziak salbu. Mozioa aurkeztu ziren alderdi guztien aldeko botoekin onartu zen. Oihane Zabaleta alkateak horrelako mozioak «ahalik eta babes handienarekin onartzea» gustatuko litzaiekeela esan zuen bilkuraren amaieran, eta PSE-EE alderdiko zinegotziak parte hartu ez izana «pena bat» zela esan zuen.

Goierriko Herrirak garagardo festa antolatu du irailaren 19tik 21era. 30 garagardo ezberdin izango dira dastagai arratsaldeko 18:00etatik hasi eta goizaldeko 01:00ak artean. Tartean, afariak emango dira, iazko menu berdinarekin: ukondoa, patata brabak eta saltxitxak (txuriak edo gorriak). Afaria amaitzeko, pastelak egongo dira. Gainera, Zubimuzu plazan preso eta iheslariei eskainitako txokoa egongo da, eta hau ostiralean eta larunbatean 18:00etatik aurrera irekita egongo da. Amaitzeko, Inma Berriozabal preso zegamarraren egoera salatzeko elkarretaratzea egingo dute ostiralean Zubimuzu plazan bertan 19:30ean. Bideo hau egin dute garagardo festa iragartzeko.

Jon Lekuona ordiziarra monoziklo baten gainean joango da Ordiziatik Iruñeara, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak errespeta daitezen eskatzeko. 80 kilometro baino gehiagoko bidea egingo du larunbatean, otsailaren 2an. Bere aldarrikapenaren barruan, bereziki dispertsioarekin amaitu dadin eskatuko du. Ordiziakoahotsa.net webgunean irakur daiteke albistea.

Herrirak antolatuta Plazara! ekimena egiten ari dira gaur Euskal Herriko herrietan eta mundu osoko hainbat hiritan. Euskal preso politikoei elkartasuna adierazteko eta euren eskubideak aldarrikatzeko, herriko plazetan elkartzen ari dira herritarrak. Arratsaldean, 16:00etan Idiazabalen ume jolasak egongo dira eta 20:00etan Legorretan elkarretaratzea.