
Gaurko abisu horia ezarria du Euskalmetek prezipitazio iraunkorragatik, eta biharko alerta laranja elurragatik. Oria ibaia gainezka eginda dator Beasainen. Bideoa, albiste barruan.



Ibaietan eta urtegietan arrantza egiteko denboraldia igandean zabaldu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta uztailaren 31ra arte baimenduta egongo da jarduera herrialdeko erreketan, hartarako izendatutako ibai-tarteetan. Astearteetan izan ezik, egunero ibili ahalko dute arrantzaleek, egunsentia baino ordubete lehenagotik ilunsentia baino ordubete beranduagora arte. Orokorrean arrantza arautegiak ez dakar aldaketa nabarmenik aurten. Aldundiak eta Gipuzkoako Arrantza Kontseiluak urtarrilaren 31n egin zuten bilera, eta han zehaztu zituzten foru aginduaren eduki nagusiak, aldizkari ofizialean martxoaren 26an argitaratua. Hala, arrantzale bakoitzak eguneko gehienez hiru arrain ale harrapatu ahalko ditu ibaietan. Goierriri dagokionez, bi motatako esparruak bereizi ditu aldundiak. Batetik, ibaietako eta erreketako arrantza; bestetik, Arriaran eta Lareo urtegietako arrantza barrutian. Azken bi gune horietan arrantza sasoia irailaren 30era arte luzatu dute. Arrantza egitea erabat debekatuta dagoen ibai edo itsaso tarteetan salbu —zerrendako errekak eta legeak eragozten dituen guneak—, arrantzaleek baimendutako gutxieneko neurriko honako arrainok harrapatu ahalko dituzte: amuarrain arrunta (22 zentimetro gutxienez, Lareon eta Arriaranen 20; eta gehienez 35), barboa (20 zm), izokin atlantiarra, zamoa, loina txikia, lupina arrunta, korrokoia eta platuxa. Espezie exotiko inbaditzaile gisa katalogatutako arrainak ez dira uretara itzuli behar. Harrapatu eta berehala akabatu behar dira, duen neurria daukala, foru aginduaren arabera. Bi kainabera gehienez Arrantzaleak kainabera beste aparailurik ezingo du erabili. [...]

Goierriko ibai eta erreka nagusien izenak zein diren eta nola idatzi behar diren zehaztu du Euskaltzaindiak.
Leku-izenen formak arautu ondoren, Euskaltzaindiak Euskal ...