Kamioia Alacanteraino eraman eta handik barkuz iritsiko da Aljerrera, Aljerren sahararrek jasoko dute eta kanpalekuetara eraman
Zamarekin trenbidearen zubia jo du. Trafikoan mantxo dabil
Lazkaon sortu zuen Azkar garraio enpresa Eusebio Erauskinek, 1933an. Duela hiru urte Dachser alemaniarrak erosi zuen, eta aurreko ostiralean ia lan guztia Zubietako ...
Kamioi batek autoa jo, hark kontrola galdu, eta lokal baten barruan amaitu du
http://youtu.be/Djy6lJ0d-YE Gaur goizeko 09:00ak aldera, kamioi batek ezbeharra izan du Idiazabal eta Olaberriko Ihurre auzoa banatzen dituen biribilgunean. Kamioiak kontrola galdu eta irauli egin da, eta trafikoa eten egin behar izan dute; auto iladak sortu dira, baina pixkanaka trafikoa zabaldu eta arintzea lortu dute. Hala ere, biribilgunearen zati bat itxita dago eta kamioia erretiratzeko lanek aurrera jarraitzen dute oraindik. Tamaina handiko bi garabi ari dira lan horretan; aurrena kamioiak zeraman karga husten ari dira, gero kamioia bera mugitu ahal izateko.
Kamioi batek su hartu zuen atzo Legorretan, tren geltokiko biribilgunetik N-1 errepiderako sarbidean. Istripu ikusgarria izan zen; bidea itxi egin behar izan zuten, eta suhiltzaileek joan behar izan zuten sua itzaltzera. Gidaria onik atera zen. Gotzon Aranburu kazetariak bideoan jaso ditu ezbehar haren irudiak.