Etxegaraten zortzi zezen hil dituzte, kamioi batek istripua izan eta gero

Bart goizaldean, zezenketetarako zezenak zeramatzan kamioi batek ezbeharra izan du Etxegaraten. Donostiako noranzkoan zihoan ibilgailua irauli egin da, eta itxita gelditu da errepidea norabide horretan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak azaldu duenez, istripuaren ondorioz, kamioak zeramatzan zortzi zezenak hil egin behar izan dituzte. Kamioia erretiratu eta errepidea 6:00ak aldera zabaldu dute atzera.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa