Garabiekin erretiratzen ari dira Idiazabalen irauli den kamioia

http://youtu.be/Djy6lJ0d-YE Gaur goizeko 09:00ak aldera, kamioi batek ezbeharra izan du Idiazabal eta Olaberriko Ihurre auzoa banatzen dituen biribilgunean. Kamioiak kontrola galdu eta irauli egin da, eta trafikoa eten egin behar izan dute; auto iladak sortu dira, baina pixkanaka trafikoa zabaldu eta arintzea lortu dute. Hala ere, biribilgunearen zati bat itxita dago eta kamioia erretiratzeko lanek aurrera jarraitzen dute oraindik. Tamaina handiko bi garabi ari dira lan horretan; aurrena kamioiak zeraman karga husten ari dira, gero kamioia bera mugitu ahal izateko.

Gaur goizeko 09:00ak aldera, kamioi batek ezbeharra izan du Idiazabal eta Olaberriko Ihurre auzoa banatzen dituen biribilgunean. Kamioiak kontrola galdu eta irauli egin da, eta trafikoa eten egin behar izan dute; auto iladak sortu dira, baina pixkanaka trafikoa zabaldu eta arintzea lortu dute. Hala ere, biribilgunearen zati bat itxita dago eta kamioia erretiratzeko lanek aurrera jarraitzen dute oraindik. Tamaina handiko bi garabi ari dira lan horretan; aurrena kamioiak zeraman karga husten ari dira, gero kamioia bera mugitu ahal izateko.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa