Trafikoa erabat eten dute N-1 errepidean, kamioi batek istripua izan ondoren
Kamioi batek istripua izan du N-1 errepidean, Arama parean, eguerdiko 14:00ak aldera. Kamioia bidean gurutzatuta gelditu da, eta Donostiako norantzan erabat itxi behar izan dute trafikoa; zenbait unetan, Gasteizkoa ere itxi egin behar izan dute, kamioia ateratzeko. Hori dela eta, auto pilaketa handiak sortu dira bi norantzetan; 10 kilometrokoak Gasteizera bidean eta 8 kilometrokoak Donostia aldera. Trafikoa errepide zaharretik bideratzen ari dira, Itsasondo aldera. Ordizian ere, herriguneko trafikoan nabaritu da erretentzioen eragina, eta pilaketak daude oraindik. 16:20ak aldera, errei bat zabaldu dute Gasteizko norantzan, baina trafikoa motela da oraindik.