Sebastia Sanso i Jaume Balear Uharteetako Gobernuko Hondakinen zuzendari nagusia Goierrin izan da, gaur goizean. Itsasondoko konposgune komunitarioa ikusi du goizean, eta Goierriko EH Bilduko alkate batzuekin Zaldibian egon da ondoren. Bi guneetako hondakin bilketaren eta kudeaketaren esperientziak trukatu dituzte. Baleareetan onartu berri duten Hondakinen Lege berriaren garrantzia nabarmendu dute, hondakinak gutxitzeko sorkuntzan arreta jartzen duena.
Hondakinen bilketako sistema abian da: gaur kendu dituzte zaborra biltzeko hondakin berdeak, eta errefusarena jarri dute
Sasieta Mankomunitateak eta Ecovidrio elkarteak elkarrekin jarriko dute martxan kanpaina hau jendea sentsibilizatzeko
Atzo amaitu zen aurretiko bota emateko epea. Galdeketa etzi izango da, 09:00etatik 20:00etara.
Eusko Jaurlaritzak TMB planta egiko baimena luzatu ez izanak ekarri du hondakin plangintzan egokitzapenak egin behar izatea