Aldaketarik izan ez duen bakarra izan da Marimurumendi Ehunmilak trilogian. Maratoiaren irteera, Kizkitzako pasaera eta helmuga bideoan, albiste barruan.
Larunbateko irteerak, Usurbeko eta Larraizko pasaerak, eta igande goizaldeko helmugaratzeak jasotzen dituen bideoa duzue albiste barruan.
Ehunmilak trilogiaren mendi asteburua bukatu da. Aldaketak aldaketa, giro ezin hobean egin dituzte hiru lasterketak. Askotariko argazkiak utzi ditu, osteguneko dortsal banaketatik hasi eta igandeko sari banaketara arte. Albiste barruan daude ikusgai.
Eguraldiak baldintzatutako edizio honetan, lehia polita eta bizia izan da hiru lasterketetan. 18:00etan egin dute sari banaketa, eta goierritar ugari izan dira podiumean. Marimurumendi maratoiean iazko errekorra ontzea lortu dute.
Bigarren urtez jarraian lehenengoa izan da segurarra Beasaingo helmugan. Bigarrena, Alba Loras izan da eta hirugarrena Maider Unanue aramarra, Goierri Trail Kopako liderra.
Lehia estua izan da Marimurumendi maratoian, Asier Azkarate eta Markel Urigoitiaren artean. Hirugarrena Endika De las Heras beasaindarra iritsi da. Nesketan, Ainhoa Intsausti segurarra doa lehen postuan.
Bi lasterketetako lehenengo bi neska korrikalariak minutu gutxiko aldearekin iritsi dira helmugara.
Zaragozako Jesus, Alfredo eta Juan Bailo Berdor anaiek irabazi dute Ehunmilak 2025eko taldekako lehia.
Ehunmilak trilogiako azken proba izan da antolatutako egunean eta orduan atera den aurtengo lasterketa bakarra. Lehenengo korrikalaria 11:25 aldera iristea aurreikusten da.
Podiumean sartu dira bi goierritar: Intsausti beasaindarra eta Zunzunegi legorretarra.
Beasaingo Estanda enpresa inguruan hartu dio aurrea Unai Dorronsoro beasaindarrari, helmugara iristeko azken kilometroetan. Hirugarren helmugaratu da Fidel Fernandez iazko irabazlea.
Gizonezkoetan Unai Dorronsoro, Ander Gerrikaetxebarria eta Fidel Fernandezen artean espero da irabazlea, eta emakumezkoetan, berriz, Chelo Velasco da hautagairik garbiena.
90 kilometro dituzte aurretik 550 korrikalariek, eta tartean Txindoki eta Aizkorri igoko dituzte. Aurreneko korrikalariak 4:50ak aldera iristea aurreikusten da.
19:00etan abiatuko dira Loinazko San Martin plazatik 550 korrikalariak. Ohiko ibilbidea osatuko dute.
Beasaindarra bigarren pasa da Larraitzen, Fidel Fernandezen atzetik. Hirugarren doa Ander Gerrikaetxebarria zornotzarra. Bideoa eta argazkiak albistean.
Aurreneko gizonezkoak iritsi dira Tolosara, eta Fidel Fernandez espainiarrak jarraitzen du buru. Emakumezkoak Santa Ageda igaro berri dute, eta Chelo Velasco igaro da azkarren.