Ausa-Gaztelu mendiaren barrenean dagoen Errekontako lepoan egingo dute ospakizuna. Aldundiak autobusak jarri ditu Donostiatik eta Tolosatik Larraitzera joateko. Bi ordu eta erdi iraungo duen egitaraua prestatu dute.
Azintzio eguna ospatzen ari dira gaur Legorretan. Euskal erromeria eta soka dantza egin dituzte. Gauean helduen danborrada dute.
Berdez jantzita, ikasleak oinez joan dira gaur eskolara. Arratsaldean, inguruko auzoen egoera aztertzeko ibilaldia egin dute, Auzoak Bizirik egitasmoko boluntarioekin batera.
Eva Santidrian ere Ordizian izango da uztailaren 5ean. Txinan jokatu berri den Munduko Errelebo Txapelketan urrea eskuratu ondoren (4x400), Santidrian bere marka ontzen ahaleginduko da.
Joan den larunbatean, maiatzaren 24an, jokatu zen Zaldibiako Mendi Lasterketa. Bi ibilbide izan zituen, laburra –Ausa Gaztelura arte– eta luzea –Ganbora arte–. Antolatzaileek bideoa zabaldu dute, eta besteak beste, Aralarko goi larreetako irudiak ikus daitezke.
Fernando Magaldi mendi lasterkari asturiarrak gaixotasun arraroak ikusarazteko 2.330 kilometro korrika egingo ditu, 37 etapatan banatuta, eta horietako bi, Beasainen eta Lazkaon izango dira. Eragile desberdinen laguntza izango dute, Bakuntza taldekoena, Oihana Kortazar mendi lasterkariarena eta udalena, besteak beste. Herritarren laguntza ere beharko dute erronka betetzeko. Ikusi bideoa albistean.
Larunbatera arte egongo da ikusgai erakusketa Ataungo udaletxeko ganbaran. Txomin Uriartek gidatu zuen hasiera ekitaldia, astelehenean.
Bonuen salmenta gaur hasiko da, 17:00etan, plazan. Pertsona bakoitzak gehienez hiru bonu eskuratu ditzake.
Legazpiko futbolariek 2-1 irabazi zioten Urnietari Kopako finalean, Zestoan larunbatean jokatutako partidan.
Bazkideak biltzeko bilera pare bat antolatu dituzte Zumarragan eta Legazpin. Zumarragakoa bihar izango da, eta Legazpikoa ekainaren 3an.
Aurrera doaz pala luzeko eta trinketeko txapelketak. Oianguko gaztetxoak Euskadiko jokoetan parte hartzen ari dira.
Izarretan Dantzanen ikasturte amaierako saioa izango da. Guztira 100 bat dantzari goierritarrek parte hartuko dute. Ikuskizuna Igarondo pilotalekuan izango da, igandean, 17:30ean hasita.
Euskaraldia amaituta ere euskararekiko konpromisoak ez direla amaitu irudikatu zen.
Elkarbizitza astean murgilduta daude ikastetxean. Gaur Ingurumenaren eguna ospatuko dute, eta ondoko auzoen egoera aztertuko dute. Buskabaso auzo elkartea berraktibatu dute San Ignazio-San Martinen.
Jon Zalduak eta Yulen Aranberrik ez dute sailkatzea lortu