Jaiak: Santa Ana jaiak Ordizian
Uztailaren 21etik 27ra Santa Ana jaiak ospatuko dituzte Ordizian.
UZTAILAK 23, IGANDEA
- 10:00. Goiz-eresia Ordiziako Txistulariekin.
- 10:45. Haurren Alkate jaun-andreei harrera egingo zaie udaletxean.
- 11:00. Meza Nagusia.
- Meza bukatzean. Danbor eta upel-joleen taldeek, Beti Argi Bandaren laguntzaz, Ordiziako Martxa joko dute.
- 12:00. Haurren ohiko aurreskua, Plaza Nagusian.
- 16:45. Ainbo Amazoniako gerraria filma, Herri Antzokian. Doan.
- 17:00. Ordizia 25. Pilota Txapelketaren finalak, benjamin eta alebin mailan. Beti Alai pilotalekuan.
- 18:30. Kantinerak udaletxetik Buztuntzara abiatuko dira haurren danborradarako, Beti Argi Bandarekin.
- 19:00. Haurren danborradaren irteera, Buztuntzan; bukaera Plaza Nagusian izango da. Danborradari bukaera emateko Gurrutxaga maisuaren Ordiziako Martxa joko da. Jarraian, kalejira.













