Ospakizuna: Emakumeen Eguna Ormaiztegin
Ormaiztegin egitarau zabala antolatu dute Martxoaren 8a dela eta.
- Martxoak 7. 16:30ean, Eulalia: Printzesa desberdin bat familientzako tailerra, Zumalakarregin.
- Martxoak 8. 12:30ean, Ordiziako manifestaziora. 18:00etan, museoak gidatuta, Eulali Borboikoa solasaldia Gizarte Etxean, eta ondoren, txokolate jana.
- Martxoak 11. 10:30ean, Ttipi-Ttapa more musikatua, Oin-harriak jubilatu elkarteak eta herri eskolak elkarlanean. 16:45ean, Maider Alzelairen Lili eta herensugea ipuin kontaketa, 6 urtetik gorako haurrentzat, udal liburutegian.
- Martxoak 13. 18:30ean, Maria Pilar Horrego artista kubatarraren Por amor se ve erakusketaren irekiera, Gizarte Etxean.
- Martxoak 14. 17:00etan, Herriko sekretuaren bila ihes gela.
- Martxoak 15. 18:30ean, Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren Eskailerapekoa umorezko bakarrizketa, gizarte etxean.
- Martxoak 24. 18:00etan, irakurle taldea, El encaje roto: antologia de cuentos de violencia contra las mujeres liburuaz.













