Ospakizuna: Gau Beltza Lazkaon
Urriaren 31n Gau Beltza ospatuko dute Lazkaon, herriko hainbat eragilek elkarlanean antolatuta.
Egitaraua
- 16:10. Ikastolako haurren emanaldia plazan.
- 16:30. Haurrentzako tailerra plazan.
- 18:30. Plazan elkartu mozorrotuta. Herrian zeharreko ibilbidea, berriz ere plazan amaituz. Sua, dantza, beldurrak erretzea eta gaztainak parte hartzaileentzat. Zezen suzkoa.













