Legazpiko jubilatuak eta pentsiodunak Salamanca aldean ibili dira azken egunetan. Bihartik aurrera izango dute salgai Gabonetako loteria.
Asteburu honetatik aurrera hilean behin irekiko dute laborategia. 2025ean zehar beste ikastaro batzuk ere aurreikusi dituzte. Momentuz herritarrei irekitako saioak dira, baina beste herrietara zabaltzeko bokazioa du.
Maskotei buruzko saio bat grabatu du ETBk, eta horietako batean aterako da Zumarragako loro ezaguna.
Mirandaola parkean elkarbizitzari eta memoriari eskainitako espazioaren lehen eguna ospatu zen larunbat goizean. Txalaparta, musika, muralak eta pintxoak izan ziren ospakizunaren ardatza. Aurrerantzean, iraileko azken larunbatean ospatuko da, urtero.
Ordubeteko lanuztea eta elkarretaratzea egingo dute langileek, CAFek lurralde okupatuan duen jarduera kritikatzeko eta giza eskubideen aldeko aldarria egiteko.
Jende ugari bildu da Itziar De La Granjaren 'Aterki inklusiboa' eskulturaren aurkezpen ekitaldira.
Hegaluzea eta tomatea potoetan nola kontserbatu behar diren azaldu du Aitor Uribetxeberria legazpiarrak. Betidanik ikusi izan du etxean, eta, orain, ezagutza horietaz baliatuta eta esperientziak lagunduta, ikastaro bat eman du.
Herriko eskulangileen lanak eta abere postuak ikusteko aukera izan da. Musika eta pintxoak ere ez dira falta izan.
"Atzo gaueko kontzertuetako talde batek" izan zituela adierazi dute, eta gehitu dute "neurriak hartzeko konpromisoan berresten" direla.
[ARGAZKIAK] Bigarren geratu dira Oier Alustiza eta Leire Rodriguez. Xabin Ezkurdiaren omenezko lehenengoa izan da, iaz bertan behera geratu zelako eguraldiagatik.
Ibon Telleria eta Josue Susperregi adituak gonbidatu dituzte. Odarearen Europako Jardunaldien baitan antolatutako ekimena da.
Alekako Marta Barbak gidatuko du hitzaldi-tailerra, Goierri Nekazaritza Hamabostaldiaren barruan.
Hiru egunetako irteera izango da, eta joan nahi dutenek urriaren 1ean, ostegunean, eman behar dute izena. Puy de Fou parke tematikora ere joango dira.
Urriaren 18an ospatuko den Kulturen Arteko Egunari begira ikastaro bat antolatu dute. Urriaren 12an izango da, eta izena eman behar da hurrengo astelehenerako.
'Iraganera bidaia. Objektuak gizartearen isla' Txillida Lantokiko Fabrika gunean dago ikusgai. Eguneroko objektuen bidez garai bateko gizartea nolakoa zen ezagutu daitekeela erakutsi nahi du.
Bi gai horiek haurren hezkuntzan eta literaturan nola lantzen diren azalduko du Txabi Arnal idazleak eta irakasleak, urriaren 2an, Kultur Etxean. Olamendi eskola publikoak antolatu du.
Plastikoa, alanbre zatiak, sokak eta oihalak atera dituzte, besteak beste, errekatik.
Elikadura burujabetzari buruzko aldizkari, ikerketa eta liburu ugari jarri dituzte herritarren eskura, bertan irakurri edo etxera eramateko.