Legorretar berriei harrera

Aurten erroldatutako 48 herritarrek zuten bertaratzeko gonbidapena.

Aurten Legorretan erroldatu diren hainbat lagunek hartu dute parte ongietorri saioan.Legorretako Udala.

Legorretako Udalak  harrera protokoloa osatu du herrian erroldatutako herritar berrientzat. Zerbitzu gida argitaratzearekin batera, lehenengo ongietorri  saioa egin zuten larunbatean.

Aurten erroldatutako 48 herritarrek zuten bertaratzeko gonbidapena. Jatorriari dagokionez, espainiarrak, euskal herritarrak, marokoarrak, sahararrak, pakistandarrak eta argentinarrak dira legorretar berriak.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa