165 korrikalarik parte hartu du lehenengo Kilometro Bertikalean. Gaur arratsaldean jokatu da Zegaman proba eta eguraldiak lagundu ez badu ere ikusgarria izan da. Aitxuriraino ez dira iritsi korrikalaiak, ibilbidea moztu egin behar izan dutelako antolatzaileek. Hala ere, lokatz ugarirekin topo egin dute korrikalariek bidean. Hala adierazi du Unai Oria zaldibiarrak: “Ni 60. atera naiz eta ordurako txarra zegoen bidea, batez ere bi zatitan. Pentsa bukaerarako nola egongo zen!”. Iñaki Lasa zegamarrak, berriz, igoera baino jaitsierari beldur handiagoa ziola zioen.
Korrikalariak Zegamako plazara nola iritsi diren ikusi besterik ez zegoen. Lokaztuta eta hoztuta. Baina gustuko lekuan aldaparik ez eta korrikalariak gustura zeuden Zegama-Aizkorriko mendi maratoiaren atariko probarekin.
Lauak puntuan Xabier Lopetegi irten da Arriaundiko irteera puntutik. Azkena, berriz, Laura Orgué izan da. Azken honek, nesken sailkapena irauli eta bera izan da irabazle, 40 minutu eta 23 segundoko denborarekin. Bigarren sailkatuak, Stephanie Jimnezek, hiru minutu gehiago behar izan ditu: 43:28. Hirugarrena Vanesa Ortega izan da (44:44). Bi emakume goierritar izan dira lasterketan.
10. Inma Aranburu. Idiazabal ( 50:49)
11. Itsasne Galfarsoro Legazpi (denbora bera)
Gizonezkoen sailkapeneko burua, hasiera-hasieratik, izan da Josep Viñas. Berak markatu du denborarik onena, 34 minutu eta 27 segundu. Bigarrena, —txiparen arazo bat tarteko hasieran emaitzak hala azaldu ez badu ere—, azkenean, Iñigo Lariz izan da (34:27) eta hirugarrena, Didier Zago (34:42).
Unai Oria zaldibiarrak ere lasterketa bikaina egin du. Denbora luzean hirugarren postuan joan bada ere, azkenean, zazpigarrena izan da (35:49). Gainerako goierritarrak ondorengoak izan dira:
16. Asier Oiarbide (39:13)
19. AnartzEtxeberria (39:31)
21. Imanol Etxeberria (39:31)
41. Pello Eskisabel (42:09)
44. Iñaki Lasa (42:19), 49
Urko Egimendia (42:48)
61. Guillermo Pinillos (43:44)
66. Adur Ruiz de Azua (44:30)
84. Luis Malkorra (46:27)
87. Joseba De la Hera (46:39).
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.