Lazkaoko Beneditarren ordenak XX. mendearen erdialdean hasita bildu duen artxibategi historikoaren eraikin berria bihar, osteguna, inauguratuko dute. Santa Teresa komentuko lurretan eraiki dute bi solairuko artxibo modernoa, lehengoaren alboan. Euskal ...
Xebe Diez aktore eta idazle donostiarrak bere azkeneko liburua, Esperando al gato, Zaldibian aurkeztuko du gaur. Joxepane tabernan izango da idazlea 19:30ean, liburuaz eta kultura arloaz mintzatzeko. Osinberde kultur elkarteak antolatu du aurkezpena. L...
Arkakako sakonean, Amundarain erreka sortzen denetik Zaldibiako herrigunerako bitartea hartzen duen natura biziko haranean festa ospatuko dute igandean. Santa Barbara eguna da larunbatean, Zaldibiako Aiestaran Erreka bailaran tradizio sustraitua duena. Urteroko eskaintza egiteaz gain, auzotarrek orain 17 urtetik ohitura den festa prestatu dute. Aralarren beso hezea da Aiestaran Erreka bailara, ur-jauzien, lasterren eta haitzarteen parajea. Hondoan zelai lasaietan zabal bukatzen da ibarra. «Aistra Erreka deitzen diogu guk. Historia berezia du auzoak, urarekin zerikusi handia duena», dio Inazio Goena auzotarrak. Amundarain erreka emaritsuagatik eta hari esker. Hamazazpi baserri ditu auzoak, eta denek zuten garai batean izengoitia. Hiru udalerritan banatuta daude, nahiz gehienak Zaldibiakoak diren eta denek harako joera duten. Haranaren buruan dagoen Kobaegi (Koai) Ataungo lurretan dago, adibidez; Lazkaoetxe, Lazkaon. «Aierdi etxe zaharra ere Lazkaokoa zen, baina 1921ean erre eta Zaldibiara pasatu zuten berria», gogoratu du Goenak. Eskolara Lazkaora joan zen Inazio Goena bera, «bizikletan». Uraren indarra baliatuz Arkakako sakonak sona handiena zentral hidroelektrikoagatik izango du ziurrenik, eta harako ura biltzeko deposituengatik. Pikota eta Andurio mendien artean sortzen den Amundarain ibaiak elikatu izan ditu aurten justu 100 urte bete dituen zentraleko bi turbinak. «Nazedero deitzen diogun erreka sorburuan hasten da ubide bat, hiru kilometro ingurukoa. Bestea Egiluzeko presan». Ura deposituetara bideratzen [...]
Abenduaren 3an, ostirala, mundu mailako Euskararen Eguna ospatuko dute Itsasondon. Arratsalde osoan izango dira erreferentziak, lehendabizi eskolan –14:00etatik 16:00etara festa egingo dute– eta ondoren kalean. Iñaki Lasa ipuin kontalariaren saioa...
Gabonen atarian Lazkaon bosgarren urtez euskal kantu lehiaketa antolatu dute. Abenduaren 11n, larunbata, 16:30ean izango da abesti saioa Areria aretoan. Edozeinek har dezake parte, eta ahalegina eskertzeko sariak emango dituzte antolatzaileek. Aur...
Ataungo Herri Antzokian La red social filma emango dute asteburuan. Emanaldiak ostiralean 22:00etan, larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean dira. Haurrentzat Ramona y su hermana pelikula botako dute, igandean 16:30ean.
Garagardo dastatzea eta kontzertua egingo dituzte aste honetan Urretxuko Krak tabernan.
Nazioarteko Euskararen Egunaren harira, ostiralerako (abenduak 3) hainbat ekitaldi antolatu dituzte Hitz edo irri… euskaraz elkarri euskara elkarteak eta beste zenbait taldek Segurako Udalaren laguntzarekin. Arratsaldeko bostetan esaterako txo...
Idiazabalgo Gaztetxeak hamar urte bete berri ditu eta urteurren hori ospatzeko helburuarekin, hainbat ekitaldi antolatu dituzte gazteek. 2000. urteko abenduaren 1ean ireki zuten Idiazabalgo Gaztetxea lehen kultur etxea eta orain udaletxea den eraikinean. Hamar urte hauetan gazte asko pasatu da bertatik eta antolatu dituzten ekimenak ere asko izan dira. Data borobil hori ospatzeko prestatu duten jaia «berezia» izatea nahi dute: ondo pasatzeaz gain, helburua urte guzti hauetan Gaztetxetik igaro den jendea biltzea da. Idiazabalgo gazteek joan den larunbateko agerraldian aipatu zutenez, «herrian Gaztetxea lortu izanak, herriko gazteontzako espazio baten beharra aldarrikatzea suposatu zuen orain 10 urte». Egun normaltasunez ikusten dute herrian gazteei begirako ekitaldiak eta jarduerak antolatzea «baina beti ez da horrela izan. Ordura arte, apenas egiten zen kontzerturik, hitzaldirik edo gazteei zuzendutako bestelako ekintzarik». Beraien hitzetan «lorpen handia izan da herriko gazteentzat, eta bitarteko bikaina herria pizteko», azpimarratu zuten. Garbi dute ordea, Gaztetxea ez dela helburua, bitarteko bat baizik. «Gazteok elkartzeko gunea da. Hemen erabakiak geuk hartzen ditugu herriko gazte guztientzako irekiak diren asanbladen bidez» azaldu zuten. Urte hauetan belaunaldi desberdineko jendea pasatu da bertatik eta Gaztetxea bera ere aldatu dute lekuz. «Dena den, Gaztetxearen esentzia berbera da». Ildo horretatik abiatuta jarri diote izena ospakizuneko jaiari: “Belar gaiztoik, ez [...]
Auzoko zaindari Santa Barbararen ospakizuna izango dute asteburu honetan Zaldibiako Aiestaran-Erreka bailaran. Eguna berez larunbata, abenduak 4, da, eta orduan meza izango da Santa Fe parrokian, 19:00etan. Ospakizun egitaraua iganderako prestatu dute ...
Idiazabalgo Oria Errota baserriko tximiniak su hartu du gaur goizean. Suhiltzaileak izan dira bertan eta segituan itzali dute. Suak ez du aparteko kalterik eragin. Bertako bizilagunek jakitera eman dutenez 11:45ak aldera piztu da sua. Tximiniak sekul...
Hiru lagun atxilotu zituen atzo Ertzaintzak Lazkaon, herriko janari-denda batera sartzen saiatzea leporatuta. Dendaren atzeko atea indarrez zabaltzen saiatu zirela ikusi zuen Udaltzaingoak 21:50 inguruan, eta ihes egin zuten. Atea palanka eginda behart...
Abiadura Handiko Trena Beasain, Ezkio-Itsaso eta Ormaiztegiko lurretatik igarotzeko lanak gaur hasi dituzte. Lehen harria jartzeko ekitaldia egin dute eguerdian Beasaingo Arriaran auzoan, eta bertan izan dira Iñaki Arriola sailburua eta Mikel Cabieces, Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria. Ezkio-Beasain zatiak bi kilometro eta erdiko luzeera du, eta gehiengoa tunel azpitik igaroko da. Horretarako, Atsuaingo eta Sorozarretako tunelak eraikiko dituzte Beasain eta Ezkio-Itsaso artean. Ibilbidearen gainerako 69 metroak Jauregiko zubia zeharkatuz egingo ditu AHTk. Beasain-Ezkio zatiko lanak 2013ko udan amaitzea aurreikusten du Eusko Jaurlaritzak. Ezkio-Beasain zatian lehen harria jarrita, Goierrin bost zatitan ari dira lanean gaur egun: Beasain Mendebaldea, Beasain Ekialdea, Ordizia-Itsasondo, Legorreta eta Ezkio-Beasain zatietan. Arriolak jakitera eman duenez, “lizitazio prozesuan daude Antzuola-Ezkio Mendebaldea zatia eta Antzuola-Ezkio ekialdea zatiak”.
Udaletxeko langileen soldatak murriztea onartu zuen atzo gehiengoz Zumarragako Udalbatzak PSEE eta PPren aldeko botoekin. EAJk eta EAk kontra bozkatu zuten....
Gipuzkoa Eraikitzen ekimenaren baitan bilera egin zen atzo Urretxun. 40 bat herritar bildu ziren eta garraio publikoa, boluntarioak, mugikortasuna edo...