Merkatu solidarioa egingo dute etzi Beninera eguzki lanparak bidaltzeko
Alkartasuna Lizeoa ikastetxeko ikasleek eta Herriak Elkarlanean Gobernuz Kanpoko erakundeak merkatu solidarioa egingo dute etzi Beasaingo Loinazko San Martin plaza azpian. Azken asteetan ikastetxean bildu dituzten jostailu, joko, mozorro, arropa, liburu… eta gainerako materialak salgai jarriko dituzte, eta salmentarekin lortutako diruarekin Beninera (Afrika) bidaltzeko eguzki lanparak erosiko dituzte. Azoka 10:00etatik 19:00etara egingo da. Herriak Elkarlanean erakundeak otsailean Beninera bidaliko duen edukiontzian bidaliko ditu goierritarren laguntzarekin erositako eguzki lanparak. Bederatzi ordu eguzkitan edukita lanpararen bateria bete egiten da, eta ondoren hiru orduz egiten du argia. Lizeoko ikasleek jakitera eman dutenez, “Beningo haurrak ilundu arte gurasoei laguntzen aritzen dira, eta gauean ezin dituzte etxeko lanak egin, elektrizitaterik ez dutelako, eta horregatik, haur askok ikasketak utzi egiten dituzte”. Hori gertatu ez dadin lortzeko bidaliko dituzte eguzki lanparak. Merkatu solidariorako bildu dituzten hainbat jostailu ere bidaliko dituzte Afrikara. Etziko azokan lanparak erosteko txartelak eta bidezko merkataritzako produktuak ere erosi ahalko dira. Lehen ekintza izango da Ikasturte honetan berrerabilpena, sentsibilizazioa eta kontzientziazioa lantzeko egitasmoa gauzatzeko erabakia hartu dute Lizeoko ikastetxeko Guraso Elkarteak. Egitasmoko lehen ekintza izango da larunbatekoa, eta ikasturtean zehar beste hainbat egingo direla aurreratu dute Guraso Elkarteko kideek. Hurrengoa Olentzero eskea izango da, bertan bildutako dirua ere proiektu honetara bideratuko baitute.
Alkartasuna Lizeoa ikastetxeko ikasleek eta Herriak Elkarlanean Gobernuz Kanpoko erakundeak merkatu solidarioa egingo dute etzi Beasaingo Loinazko San Martin plaza azpian. Azken asteetan ikastetxean bildu dituzten jostailu, joko, mozorro, arropa, liburu… eta gainerako materialak salgai jarriko dituzte, eta salmentarekin lortutako diruarekin Beninera (Afrika) bidaltzeko eguzki lanparak erosiko dituzte. Azoka 10:00etatik 19:00etara egingo da.
Herriak Elkarlanean erakundeak otsailean Beninera bidaliko duen edukiontzian bidaliko ditu goierritarren laguntzarekin erositako eguzki lanparak. Bederatzi ordu eguzkitan edukita lanpararen bateria bete egiten da, eta ondoren hiru orduz egiten du argia. Lizeoko ikasleek jakitera eman dutenez, “Beningo haurrak ilundu arte gurasoei laguntzen aritzen dira, eta gauean ezin dituzte etxeko lanak egin, elektrizitaterik ez dutelako, eta horregatik, haur askok ikasketak utzi egiten dituzte”. Hori gertatu ez dadin lortzeko bidaliko dituzte eguzki lanparak. Merkatu solidariorako bildu dituzten hainbat jostailu ere bidaliko dituzte Afrikara. Etziko azokan lanparak erosteko txartelak eta bidezko merkataritzako produktuak ere erosi ahalko dira.
Lehen ekintza izango da
Ikasturte honetan berrerabilpena, sentsibilizazioa eta kontzientziazioa lantzeko egitasmoa gauzatzeko erabakia hartu dute Lizeoko ikastetxeko Guraso Elkarteak. Egitasmoko lehen ekintza izango da larunbatekoa, eta ikasturtean zehar beste hainbat egingo direla aurreratu dute Guraso Elkarteko kideek. Hurrengoa Olentzero eskea izango da, bertan bildutako dirua ere proiektu honetara bideratuko baitute.