Herritarrek herrian erosteko merkataritza bultzatzen du Herradorrek
Eskualdeko merkatartiza dinamizatzeko sortu berri duten bulegoko teknikaria da Zezilia Herrador. Teknikariaren ustez, herritarrek herrian erosteko merkataritza erakargarri eta konpetitiboa behar da, baina konpetentzia hiri handietako merkatalgune hand...
Eskualdeko merkatartiza dinamizatzeko sortu berri duten bulegoko teknikaria da Zezilia Herrador. Teknikariaren ustez, herritarrek herrian erosteko merkataritza erakargarri eta konpetitiboa behar da, baina konpetentzia hiri handietako merkatalgune handiak direla kontuan hartuz. Goierri beheko merkatari guztiei merkataritza erakargarri hori lortzen lagunduko die, arlo juridikoan eta administratiboan behar duten laguntza emanez.
Beasaingo Bareak merkatari elkartea da proiektuaren bultzatzailea, baina proiektuarekin bat egin dute Lazkao, Altzaga, Arama, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Zegama eta Zeraingo merkatari eta ostalariek ere. Ordiziakoek ordea ezezkoa esan dute. Hala ere, “bulegoa eta ni herri guztietako merkatari eta ostalari guztiei laguntzeko egongo gara”, zehaztu du Herradorrek. Atxikimendua eman duten herrietan eta gainerakoetan lanean hasteko lan taldeak sortu nahi ditu Herradorrek, eta ondoren, herri bakoitzean dituzten beharrak aztertuko ditu. “Herritarrak herrian kontsumitzea da lortu behar dena eta horretarako merkataritza erakargarri eta konpetitibo bat eduki behar dute”, teknikariaren arabera.
Bihar, Goierriko Hitza egunkarian, Zezilia Herrador teknikariari egindako elkarrizketa publikatuko da. Bulego berriaren lan ildoak eta helburuak argituko ditu teknikariak elkarrizketan.