Lazkaoko Aita Enrike beneditar fraidea hil da
Gaixotasun aldi luzea igaro ondoren atzo, asteazkena, hil zen Lazkaoko Beneditarren monasterioko Aita Enrike fraidea. Berezko izenez Jose Mari Zabala, Abaltzisketan jaioa zen, eta 70 urte beteta zendu da. Haren aldeko hileta elizkizuna gaur, osteguna, ...
Gaixotasun aldi luzea igaro ondoren atzo, asteazkena, hil zen Lazkaoko Beneditarren monasterioko Aita Enrike fraidea. Berezko izenez Jose Mari Zabala, Abaltzisketan jaioa zen, eta 70 urte beteta zendu da. Haren aldeko hileta elizkizuna gaur, osteguna, 17:00etan izango da beneditarren Santa Teresa komentuko elizan. Fraideek ikastetxea zuten garaian euskara irakasle izan zen Aita Enrike. Liburu batzuk argitaratu zituen, historiari buruzkoak eta hainbat liturgiaz. Azkeneko urteetan komunitate barruan enkuadernazio lanak burutzen zituen, eta liturgiazko publikazioak prestatzen lan asko egin du, Sekundino Artoleta fraide kideak azaldu duenez, “etxeko lanez gain”. Biblia euskaratzen ere aritu zen, Dionisio Amundarainen lan-taldean. Kantua eta musika zituen beste zaletasun. “Gizon isila, beti bere lanak egiteko prest zegoena, eta komunitateko gizon oso jatorra zen. Batez ere umila eta zerbitzaria”, gogoratu du Aita Sekundinok Aita Enrike.