Ataungo gaztelekua bihar irekiko dute
Ataun San Martingo eliza ondoko Kalustragainean udalak egokitu duen Gaztelekua bihar, asteazkena, irekiko dute, 17:30ean. 12 urtetik 18ra arteko ataundar gazteentzat zerbitzua emango du Ataungo Nerabeen Zerbitzuak, eta gaztelekua izango da bilgunea. Ik...
Ataun San Martingo eliza ondoko Kalustragainean udalak egokitu duen Gaztelekua bihar, asteazkena, irekiko dute, 17:30ean. 12 urtetik 18ra arteko ataundar gazteentzat zerbitzua emango du Ataungo Nerabeen Zerbitzuak, eta gaztelekua izango da bilgunea. Ikasturtean zehar astean lau egunetan erabili ahalko da: asteazkenetan (17:30-19:30), ostiralean (17:30-20:30), larunbatean (16:30-20:30) eta igandeetan (16:30-19:30). Opor egunetan aste egunetan irekiko dute, astearteetan izan ezik, 17:30etik 19:30era. Nerabeen Zerbitzua gorpuzteko hiru lan saio egin zituzten Ataunen iazko azaroan eta abenduan, 12-18 urte arteko gazteekin batera. Haientzat aisialdiko eskaintza, zerbitzua eta bilgunea zehaztu dituzte, eta bihartik aurrera erabili ahalko da.