Muruazpin zer egin daitekeen aztertu dute
Beasaingo Udalak lan taldeak sortu ditu Muruazpi izeneko gunean etorkizunean zerbait egin daitekeen edo ez aztertzeko. Herriko eta eskualdeko hainbat kirolari, eskola kiroleko aditu, udaltzain… elkartu eta udaleko arkitektoekin batera taldeetan ...
Beasaingo Udalak lan taldeak sortu ditu Muruazpi izeneko gunean etorkizunean zerbait egin daitekeen edo ez aztertzeko. Herriko eta eskualdeko hainbat kirolari, eskola kiroleko aditu, udaltzain… elkartu eta udaleko arkitektoekin batera taldeetan banatu eta talde bakoitzak gune horretan zerbait egiterik badagoen aztertu du. Guztira 60 pertsona inguruko taldeak parte hartu du azterketan.
Usurbera bidean dago Muruazpi, eta abiadura handiko trena egiteko tuneletatik ateratako lurrarekin ari dira betetzen Muruazpiko zuloa. Lanak udaberri inguruan amaitzea daude aurreikusita, eta zuloa betetzen amaitutakoan hektarea inguruko azalera geratuko da erabilgarri. Taldeetan parte hartu dutenek denetariko ideiak izan dituzte, gehienak aisiara eta kirolera zuzenduta: futbol zelai bat, atletismo pistak… Eremua osatzeko asmoz, ingurura guztiz integratuta egongo den eraikin bat jartzea ere proposatu dute. Bertan taberna, gimnasio txiki bat, bilera gelak… jartzea proposatu dute.
Lan taldeen prozesua amaituta, lur horien jabe egin edo ez erabaki beharko du orain Beasaingo Udalak. Horrek ordea, ez du esan nahiko proposatutako proiektuak egingo direnik, ekimenarekin aurrera jarraituko denik eta jarraitzen bada ere zer noiz egingo den.