Donejakue bidea egiten ari direnentzat aterpea eraikiko dute Igartzako errotan
Igartzako errotan Santiagora bidean (Galizia, Espainia) doazen erromesentzako aterpea egingo dute. Guztira 20 pertsonentzako lekua egongo da eta Aste Santurako lanak amaituta egotea aurreikusten da. Aterpean bi logela egongo dira, bat hamabi pertsonen...
Igartzako errotan Santiagora bidean (Galizia, Espainia) doazen erromesentzako aterpea egingo dute. Guztira 20 pertsonentzako lekua egongo da eta Aste Santurako lanak amaituta egotea aurreikusten da. Aterpean bi logela egongo dira, bat hamabi pertsonentzako eta beste bat zortzi pertsonentzako.
Aterpeko sarreraren atzean egongela egongo da erromesak bertan biltzeko eta janaria prestatzeko eta berotzeko aukera ere egongo da. Arropa garbitzeko garbigailua ere jartzea dago aurreikusita proiektuan. Bi komun eta aterpeko arduradunarentzako gela eta sukaldea ere eraikiko dira. Guztira ia 150.000 euroko aurrekontua du Beasaingo Udalak aterpea eraikitzeko.
Tarifak zehaztuta
Igartza multzoa osatzen duten eraikinetara egindako bisitak eta jauregiko gelak erabiltzeagatik ordaindu beharrek tarifak zehaztu ditu udalak. Igartza jauregiko gelak egun erdiz erabiltzeagatik 200 euro ordaindu beharko dira eta egun osoa erabiltzeagatik 400 euro.
Multzoa bisitatzeko bisita gidatuak asteburuetan eta jai egunetan egingo dituzte, 11:00etatik 13:00etara bitartean eta bisitari bakoitzak bi euro ordaindu beharko du. Tarifak urtero berrituko ditu Beasaingo Udalak.