Baserritarrak zuhaitz landareak jaso aurretik
Zumarragako 22 baserritarrek 904 zuhaitz landare jaso dituzte gaur Ipintza iturriaren parean. Udalak duela 8 urte egiten du zuhaitz landare banaketa eta baserritarrek positiboki baloratu dute egitasmoa. Baserritarrek eskatutako zuhaitzak banatu ditu aurtengoan ere Udalak, gehien banatu duten espeziea haritza izan delarik.
Baserritarrak bakoitzak eskatutako zuhaitz landareak jasotzen
Baserritarrek hazteko epe luzea behar duten zuhaitzak nahiago dituzte eta aurtengo neguaren berezitasun gisa “euria eta elurra egiten ari ez bada ere, hotz handia dago eta animaliek jateko larreak ez daude behar bezala eta guztia atzeratuko dela aurreikusten dugu, San Jose ondoren arte itxaron beharko dugu. Baratzak ondo dauden arren, oraindik izotza bota dezake eta barazkiak hondatu” esan du Sagaspe baserriko Zalduak.