Ampo Ordizia zaleen babesarekin joango da igandean Valladolidera
Liga erabakitzeko bi partida falta zaizkio Ampo Ordiziari eta bi zita garrantzitsu horietan, zaleen babesa izango du, etxean eta etxetik kanpo. Izan ere, lau autobus bete dituzte dagoeneko igandean Valladoliden Quesos Entrepinares taldearen kontra joka...
Liga erabakitzeko bi partida falta zaizkio Ampo Ordiziari eta bi zita garrantzitsu horietan, zaleen babesa izango du, etxean eta etxetik kanpo. Izan ere, lau autobus bete dituzte dagoeneko igandean Valladoliden Quesos Entrepinares taldearen kontra jokatuko duen partida ikustera joateko. Horri, martxoaren 6rako antolatu duten herri bazkaria gehitu behar zaio; La Vilaren kontra ligako azken partida irabazi edo galdu, Beti Alai pilotalekuan mila lagun inguru biltzea espero dute.
Aurretik ordea, igandeko partida irabazi beharrean daude ordiziarrak. Eta ez da erraza izango. Axio Arañak gogorarazi duenez, ordiziarrek ez dute sekula irabazi Quesosen zelaian. «kalitate handiko gizonak eta errugbi ona egiten duen taldea» dela dio. Hiru baja dituzte, gainera: Joanes, Tom Parker eta Phil Huxford. Axier Alvarez de Eulatek eta Jamie Fishek ere ez dute jokatuko, txartelak direla-eta.
Baina aurten bolada onean daude Ampokoak; hamargarren jardunalditik ez dute partida bakar bat ere galdu eta ligaren azken txanpan, puntu gehigarri asko lortzen ari dira.