Azken orduko aldaketak Goñiren Omenezko txapelketako biharko partidatan, Zumarragan
4 t´erdiko promesen partidari eragin dion azken orduko aldaketa egon da Goñiren Omenezko XX. pilota lehiaketako kartelean. Azkenean Biain eta Iriondo neurtuko dira bihar, Beloki pilotalekuan, 18:30tik aurrera.
Kruzek jokatuko zuela iragarrita bazegoen ere, Urbietak hartuko du bere lekua. Aurretik Zumarragako pilota eskolako Herrera-Agirrezabal eta Alvarez-Izagirre bikoteek jokatuko dute. Lehiaketako hirugarren jardunaldiari amaiera emateko binakako seniorretan Armendariz-Arzelus eta Yoldi-Linzoain bikoteak neurtuko dira.