Trigoi Triatloi Taldeko kideak asteburuan Anson (Aragoi) egin den Aragoiko Txapelketan izan dira eta emaitza bikainak lortu dituzte beste behin. Jon Erguin izan da probako irabazlea eta Maite Murgiak bigarren postua lortu du. Etor Mendia 18. sailkat...
Euskal Herrian iaz zabaldu zen abesti baten bueltan etenik gabeko grabazioa edo lip-duba egiteko joera. Artean hitz ezezaguna zen, oraindik ere askori arrotza egingo zaiona, baina antzeko grabazioak egitea ohiko bihurtzen ari da. Goierrin, esaterako, ...
Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteak urteko batzar nagusia egingo du ostiralean, hilak 25, Barrena kultur etxean, 18:30ean hasita. Lau puntuko gai-zerrenda izango dute aztergai: 2010eko jarduna eta diru-kontuak azaltzea; 2011. urteko egitasmoa eta aurre...
1980 urtean jaiotako legazpiarrek kinto-afaria egingo dute apirilaren 2an Aitxuri jatetxean. Izena eman nahi duenak Karibe, Kukue eta Maiatza tabernetan jarriko dituzten zerrendetan izango du horretarako aukera. Honez gain, email bidez ere egin ahalko ...
Legazpiko Urbeltz pilotalekuko taberna-kafetegia kudeatzeko lehiaketa publikoa abiarazi du Legazpiko Udalak. Kontratuaren baldintzetan, hilero ordaindu beharreko kopurua 625 euroan jarri du Udalak. 2 urtetarako ustiapen eskubidea irabaziko du esleipena...
Goierriko 22 udalerriek guztira lehen jasotakotik 293.227 euro itzuli beharko dizkiote Gipuzkoako Foru Aldundiari. Ogasunak aurreikusi baino sarrera txikiagoak izan zituen iaz ere, eta udalek urtean zehar lau ordainketatan zatituta jaso zuten dirua baino gutxiago zegokiela ebatzi du UFFF Udalen Finantzaketarako Foru Funtsaren 2010eko likidazioak. Diputatuen Kontseiluak likidazioko txostenari oniritzia ostegunean eman zion, eta ostiral honetan aplikatuko diete herrietako erakundeei dagokien deskontua. Gipuzkoa kontuan hartuta denera 3 milioi euro pasatxo berreskuratuko ditu Aldundiak. Hortik %99,85 udalek ordainduko dute, eta gainontzeko %0,15 Eudelek. Iazko urtearen hasieran 38.148.4121 euro izendatu zituen Aldundiak Goierriko 22 udalen artean banatzeko. Biztanle kopuruaren eta bestelako aldagai fiskalen arabera kalkulatzen da herri bakoitzari dagokiona. Udalek hiruhileroko lau alditan kobratu zuten izendatutako kopurua. Urrian ordu arteko itxiera aurreikuspenek ez zutela ezer itzuli beharrik izango aurreratu zuten. Baina abenduaren 31 arteko balantzea osatzerakoan azken hiruhilekoak sarrera-garapenean uzkurdura eragin zuen. Hala, Goierriko udalek denera jasotakoa baino 293.229 euro gutxiago dagozkiela ondorioztatu du behin betiko likidazioak. Hirugarren urtea itzulketekin Krisi ekonomiko-finantzarioa 2008ko erdialdean lehertu zenetik urtero itzuli behar izan dute udalek jasotako foru ekarpenaren zati bat. Iazko UFFFri dagokion itzulketa bataz beste kopuru apalekoa da, %0,77 urritu baita aurreikuspenetik likidaziorako diferentzia Goierri mailan. 2008an, eta batik bat 2009an, gainbehera handiagoak gertatu [...]
Igandean Espejon (Araba) Donato eta Oihan Larretxeari irabazita, Binakako Aizkora Txapelketako finalerako txartela lortu dute Iñaki Azurmendi aizkolari arriarandarrak eta Aitzol Atutxa bizkaitarrak. Guztira 23 minutu eta 34 segundo behar izan zuten...
Ale guztietan bezala gai nagusiez gainera, bestelako gomendio eta proposamenak ere irakurgai dituzue dagoeneko otamotz.com-en.
Irimo aktibitate ekonomikorako mantentzea, Lizeoa bere erabilera publikoan mantentzeak eta Iparragirre-Labeaga-Ipeñarrieta ardatzaren osagarri izango den konponbide osagarria adosteak dira akordioaren muinak.