Binakako Aizkora Txapelketako finala jokatuko du asteburuan Azurmendik
Igandean Espejon (Araba) Donato eta Oihan Larretxeari irabazita, Binakako Aizkora Txapelketako finalerako txartela lortu dute Iñaki Azurmendi aizkolari arriarandarrak eta Aitzol Atutxa bizkaitarrak. Guztira 23 minutu eta 34 segundo behar izan zuten...
Igandean Espejon (Araba) Donato eta Oihan Larretxeari irabazita, Binakako Aizkora Txapelketako finalerako txartela lortu dute Iñaki Azurmendi aizkolari arriarandarrak eta Aitzol Atutxa bizkaitarrak. Guztira 23 minutu eta 34 segundo behar izan zuten lana amaitzeko, Larretxeartarrak baino minutu bat gutxiago.
Lehen enborretan pareko denboretan aritu baziren ere lau aizkolariak, azken sei enborretan gogor lan egin zuten Azurmendik eta Atutxak eta aukerarik gabe utzi zituzten iazko txapelketako irabazleak.
Igande honetan jokatuko da Urrezko mailako Eusko Label Binakako Aizkora Txapelketako finala Azpeitiako Izarraitz pilotalekuan. Azurmendik eta Atutxak Anjel Arrospide eta Egoitz Mugertza izango dituzte aurkari.