Gaztetxeko kideek ‘lip-duba’ grabatuko dute larunbatean
Euskal Herrian iaz zabaldu zen abesti baten bueltan etenik gabeko grabazioa edo lip-duba egiteko joera. Artean hitz ezezaguna zen, oraindik ere askori arrotza egingo zaiona, baina antzeko grabazioak egitea ohiko bihurtzen ari da. Goierrin, esaterako, ...
Euskal Herrian iaz zabaldu zen abesti baten bueltan etenik gabeko grabazioa edo lip-duba egiteko joera. Artean hitz ezezaguna zen, oraindik ere askori arrotza egingo zaiona, baina antzeko grabazioak egitea ohiko bihurtzen ari da. Goierrin, esaterako, segurarrek grabatu zuten Gaztea irratiaren lehiaketa baterako, eta adin guztietako herritarren parte hartzea lortu zuten Xabier Leteren abesti bat gidoi hartuta.
Ordizian, berriz, gaztetxearen 25. urteurreneko ekitaldiak baliatu dituzte lip-duba egiteko. Grabazioa larunbatean egingo dute Barrenako Nikolas Lekuona plazatik gaztetxeraino, eta Laket taldeak urteurreneko diskorako sortu duen 25 urte bidea egiten! abestia izango dute gidari. Hitzordua 11:00etan da Barrenan, baina jendea antolatzeko denbora behar izaten denez, 11:30ean hasiko dira lip-duba grabatzen.
Ordiziako 28 elkarteren parte-hartzea
Grabaziorako jende mugarik ez dute jarri, eta nabarmendu dute zuzenean gonbidapena jaso ez duten ordiziar eta goierritarrek ere parte dezaketela. Gaztetxeko kideek ez ezik, Ordiziako 28 elkarte eta gizarte taldek parte hartzeko konpromisoa hartu dute. Tartean daude, , besteak beste, Izar Gorri gaztetxeko panpina, Ordizia Rugby Elkartea, Laguntasuna Errondaila, Oiangu Bizirik, Jakintza eta Urdaneta dantza taldeak, Pirritx eta Porrotx, Jubilatuen elkartea, Urrup antzerki taldea, futbol taldea, Alkoholiko Anomikoak, Babes Zibila… Hori bai, larunbatean giro euritsua egingo balu grabazio atzeratu egingo dutela iragarri dute.