Urbeltzeko taberna ustiatzeko aukera lehiaketara atera da
Legazpiko Urbeltz pilotalekuko taberna-kafetegia kudeatzeko lehiaketa publikoa abiarazi du Legazpiko Udalak. Kontratuaren baldintzetan, hilero ordaindu beharreko kopurua 625 euroan jarri du Udalak. 2 urtetarako ustiapen eskubidea irabaziko du esleipena...
Legazpiko Urbeltz pilotalekuko taberna-kafetegia kudeatzeko lehiaketa publikoa abiarazi du Legazpiko Udalak.
Kontratuaren baldintzetan, hilero ordaindu beharreko kopurua 625 euroan jarri du Udalak. 2 urtetarako ustiapen eskubidea irabaziko du esleipena jasotzen duenak, eta akordio hau urtez urte luzatu ahalko dute, gehienez ere lau urtera arte. Sektore Publikoko Kontratuen Legearen arabera prezioak urtero berrikusiko dituzte. 2.500 euroko behin betiko bermea ere jarri beharko da.
Eskaerak egiteko epea iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 15 egunekoa izango da. Proiektuaren inguruko informazioa eta dokumentazioa Legazpiko udaletxean jaso daitezke eta eskaerak ere bertan egin beharko dira, erregistro orokorrera joz. Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara egongo da zabalik proposamenak aurkezteko aukera.
Eskariak egiteko baldintzak zehazten dituzten jarraibideak Udalaren webgunetik ere lor daitezke (legazpiko-udala.info).