Nazioarteko Hegats-Igeriketako XI. Opena jokatuko da larunbatean Majori kiroldegiko igerileku estalian, OKEU Ordizia Kirol Elkarteko Urpekoak taldeak antolatuta. Urpeko Jardueren Munduko Konfederazioak Munduko Koparen sei proben artean sartu du aurten ere Ordiziakoa, eta horrek sona ematen dio, inguruan jokatzen den probarik nabarmenena baita. Munduko Koparako proba baliagarria denez, punta-puntako hainbat hegats-igerilari elkartuko dira larunbatean, tartean azken urteetan munduko txapelketa irabazi duten lau igerilari, eta Europako bi txapeldun. Guztira 23 klubetako 160 igerilarik parte hartuko dute. Ordiziako Urpekoak eta Tolosako Igarondo Urpekoak daude zerrendan, besteak beste. Italiakoak, Frantziakoak eta Kolonbiakoak dira igerilari aipagarrienak. CMAS taularen arabera izendatuko dituzte irabazleak. Goi mailako igerilariak Orain bi urteko opena irabazi zuen Stefano Figini italiarra da larunbatean Ordizian bilduko diren igerilarien artean sona handiena duena. Munduko eta Europako txapelduna da 400 metroko proban, munduko azpitxapelduna 800 metrokoan eta 400 metroko munduko errekorraren jabea. Andrea Nava da italiarren artean bigarrena. Iaz, berak irabazi zuen opena, eta distantzia ertaineko probetan moldatzen da hobekien. Cesare Fumarola 100 eskafandran eta 100 gainazalean munduko txapeldunorde denak, eta Andrea Rampazzo 50 bialetatan munduko txapeldun denak osatzen dute italiarren laukotea. Emakumezkoen artean, 100 eskafandran munduko txapeldun Camile Heitz eta iazko opena irabazi eta 800 gainazaleko munduko txapeldun Giorgia Viero dira igerilari nabarienak. [...]
Hiru partida jokatuko dira 18:30ean hasita. Beloki pilota eskola pilotariak, 4 t´erdiko promesak eta senior mailakoak lehiatuko dira.
Plazaren luzapena estaltzeko ideia bertan behera gelditu bazen ere, gainontzeko egokitze lanak egingo dira, batez ere harmailen diseinuari eragingo diote.
Bi urteko prozesu luze eta gogorraren ondoren, Arana eta Jose Migel Iturrioz kaleetako eraikinak birgaitzeko lanak hasi dituzte. Oraingoz kale bakoitzean eraikin banatan ari dira lanean, baina datozen asteetan beste atari batzuetan ere hasiko dira. Eraikin gehienetan etxebizitzen kanpoaldea berrituko dute, inguruari itxura berria eta txukunagoa emateko asmoz. Beste hainbat eraikinetan atariak ere berrituko dituzte, igogailua jarriz, eta eskailera eta instalazio elektriko berria jarriz. Arazo gehien dituen eraikina Arana kaleko bosgarren ataria da. Horma oso egoera txarrean dago eta erreka aldetik laguntza zutoienen gainean. Eraikin horretan bizi diren hainbat bizilagunek ez dute komunitateko kuota ordaintzen eta, beraz, ezin dute lanik egiten hasi. Gainerako bizilagunek bide judizialetik jo dute eta epailearen erabakiaren zain daude. Arana kaleko bigarren zenbakian eta Iturrioz kaleko hamargarrenean hasi dira fatxada konpontzen. Komunitate bakoitzak erabaki beharko du zein itxura ematen dion eraikinari, baina dirudienez bizilagunek eraikinen itxura historikoa berreskuratu nahi dute. Horretarako, teilatupea, balkoiak eta leihoak kolore marroiz margotuko dituzte egurraren itxura har dezaten. Bizilagunen parte hartzea Bi kaleetako bizilagunek gero eta gogo gehiago dute eraikinak birgaitzeko. Ingurua oinezkoentzako egokitu ondoren, eraikinek ere itxura hobea izan behar dutela irizten dute. Herrian atzera geratu den eremua dela uste dute eta iritzi hori aldatu nahi dute, auzoak orain hamarkada [...]
Berdintasuna hizpide duen antzezlana ekarriko du Zelai Arizti aretora udaleko berdintasun arloak.
Oinarrizko Aukera Sindikala sindikatuak Beasainen ireki du egoitza nagusia. Orain bost urte inguru CCOO sindikatuan egondako banaketatik sortutako sindikatua da eta, momentuz, Gipuzkoako eraikuntza alorrean ari da lortzen lehen emaitza. Jorge Fernandes (Lisboa, 1958) da sindikatuko Idazkari Nagusia. Zer da Oinarrizko Aukera Sindikala sindikatua? Sindikatu sozio-politikoa da OAS, gizarte justu eta bidezko baten alde egiten dugu, eta oinarrian sozialismora bideratuta gaude eta Estatu Espainolean hirugarren Errepublika lortze aldera. Hori garela esaten dugu, estatutuetan hala jartzen du eta hala sentitzen dugu. Zergatik erabaki duzue CCOO sindikatutik banatzea? Barne krisi bat eman zen, batez ere eta hasieran eraikuntza alorrean lan egiten genuenon eta zuzendaritzaren artean. Egoera konponezina zen eta eskualde ezberdinetako hainbat delegatuk bost pertsonek osatutako gestora bat sortzea pentsatu genuen, beste alternatiba batzuk behar zirela uste genuelako. Bat-batean babes sindikalik gabe gelditu ginen eta horri irtenbidea emateko asmoz sortu genuen OAS. Egungo kide guztiak CCOOko kdie ohiak al zarete? Gehienbat bai, baina orain arte LABen zeuden batzuk ere badaude eta UGTko bat ere bai. ELAko inor ez dago oraingoz, baina badakigu enpresa batzuetako hauteskundeetan bozkatu gaituztela. Badakigu ez dela arrazoi ideologikoengatik izan, hauteskunde sindikaletan jende askok zerrendetan dauden izenengatik bozkatzen duelako, eta ez akronimoen arabera. Eraikuntza alorrean lortu dituzue lehen emaitzak. [...]