Kamioi batek artaziarena egin eta auto ilada luzeak eragin ditu N-1 errepidean
Gaur arratsaldeko 14:45ean, kamioi batek artaziarena egin du N-1 errepidean, Legorreta parean. Aldenik alde, errepide osoa hartu du, eta trafikoa eten egin behar izan dute Irungo norabidean. Berehala erretentzioak sortu dira eta 15 kilometroko auto iladak eragin ditu ezbeharrak (Beasain parera arte iristen ziren arratsaldean). Herrizaingo sailetik jakinarazi dutenez, 18:05 inguruan erretiratu dute kamioia eta dagoeneko erabat zabaldu dute errepidea.