Munduko lau txapeldun elkartuko ditu Ordiziako Hegats-Igeriketa Openak
Nazioarteko Hegats-Igeriketako XI. Opena jokatuko da larunbatean Majori kiroldegiko igerileku estalian, OKEU Ordizia Kirol Elkarteko Urpekoak taldeak antolatuta. Urpeko Jardueren Munduko Konfederazioak Munduko Koparen sei proben artean sartu du aurten ere Ordiziakoa, eta horrek sona ematen dio, inguruan jokatzen den probarik nabarmenena baita. Munduko Koparako proba baliagarria denez, punta-puntako hainbat hegats-igerilari elkartuko dira larunbatean, tartean azken urteetan munduko txapelketa irabazi duten lau igerilari, eta Europako bi txapeldun. Guztira 23 klubetako 160 igerilarik parte hartuko dute. Ordiziako Urpekoak eta Tolosako Igarondo Urpekoak daude zerrendan, besteak beste. Italiakoak, Frantziakoak eta Kolonbiakoak dira igerilari aipagarrienak. CMAS taularen arabera izendatuko dituzte irabazleak. Goi mailako igerilariak Orain bi urteko opena irabazi zuen Stefano Figini italiarra da larunbatean Ordizian bilduko diren igerilarien artean sona handiena duena. Munduko eta Europako txapelduna da 400 metroko proban, munduko azpitxapelduna 800 metrokoan eta 400 metroko munduko errekorraren jabea. Andrea Nava da italiarren artean bigarrena. Iaz, berak irabazi zuen opena, eta distantzia ertaineko probetan moldatzen da hobekien. Cesare Fumarola 100 eskafandran eta 100 gainazalean munduko txapeldunorde denak, eta Andrea Rampazzo 50 bialetatan munduko txapeldun denak osatzen dute italiarren laukotea. Emakumezkoen artean, 100 eskafandran munduko txapeldun Camile Heitz eta iazko opena irabazi eta 800 gainazaleko munduko txapeldun Giorgia Viero dira igerilari nabarienak. [...]
Nazioarteko Hegats-Igeriketako XI. Opena jokatuko da larunbatean Majori kiroldegiko igerileku estalian, OKEU Ordizia Kirol Elkarteko Urpekoak taldeak antolatuta. Urpeko Jardueren Munduko Konfederazioak Munduko Koparen sei proben artean sartu du aurten ere Ordiziakoa, eta horrek sona ematen dio, inguruan jokatzen den probarik nabarmenena baita.
Munduko Koparako proba baliagarria denez, punta-puntako hainbat hegats-igerilari elkartuko dira larunbatean, tartean azken urteetan munduko txapelketa irabazi duten lau igerilari, eta Europako bi txapeldun. Guztira 23 klubetako 160 igerilarik parte hartuko dute. Ordiziako Urpekoak eta Tolosako Igarondo Urpekoak daude zerrendan, besteak beste. Italiakoak, Frantziakoak eta Kolonbiakoak dira igerilari aipagarrienak. CMAS taularen arabera izendatuko dituzte irabazleak.
Goi mailako igerilariak
Orain bi urteko opena irabazi zuen Stefano Figini italiarra da larunbatean Ordizian bilduko diren igerilarien artean sona handiena duena. Munduko eta Europako txapelduna da 400 metroko proban, munduko azpitxapelduna 800 metrokoan eta 400 metroko munduko errekorraren jabea. Andrea Nava da italiarren artean bigarrena. Iaz, berak irabazi zuen opena, eta distantzia ertaineko probetan moldatzen da hobekien. Cesare Fumarola 100 eskafandran eta 100 gainazalean munduko txapeldunorde denak, eta Andrea Rampazzo 50 bialetatan munduko txapeldun denak osatzen dute italiarren laukotea.
Emakumezkoen artean, 100 eskafandran munduko txapeldun Camile Heitz eta iazko opena irabazi eta 800 gainazaleko munduko txapeldun Giorgia Viero dira igerilari nabarienak.
Etxeko igerilaririk onenak
Tolosako Igarondorekin aritzen den Mara Varela abiadura-igerilaria eta Ordiziako Urpekoak taldeko kide den Juan Jose Garin dira larunbatean igerian ariko diren euskal herritar aipagarrienak. Garin Espainiako txapeldun da 400 eta 800 metroko gainazaleko probetan.