Arana eta Iturrioz kaleetako eraikinak berritzen hasi dira
Bi urteko prozesu luze eta gogorraren ondoren, Arana eta Jose Migel Iturrioz kaleetako eraikinak birgaitzeko lanak hasi dituzte. Oraingoz kale bakoitzean eraikin banatan ari dira lanean, baina datozen asteetan beste atari batzuetan ere hasiko dira. Eraikin gehienetan etxebizitzen kanpoaldea berrituko dute, inguruari itxura berria eta txukunagoa emateko asmoz. Beste hainbat eraikinetan atariak ere berrituko dituzte, igogailua jarriz, eta eskailera eta instalazio elektriko berria jarriz. Arazo gehien dituen eraikina Arana kaleko bosgarren ataria da. Horma oso egoera txarrean dago eta erreka aldetik laguntza zutoienen gainean. Eraikin horretan bizi diren hainbat bizilagunek ez dute komunitateko kuota ordaintzen eta, beraz, ezin dute lanik egiten hasi. Gainerako bizilagunek bide judizialetik jo dute eta epailearen erabakiaren zain daude. Arana kaleko bigarren zenbakian eta Iturrioz kaleko hamargarrenean hasi dira fatxada konpontzen. Komunitate bakoitzak erabaki beharko du zein itxura ematen dion eraikinari, baina dirudienez bizilagunek eraikinen itxura historikoa berreskuratu nahi dute. Horretarako, teilatupea, balkoiak eta leihoak kolore marroiz margotuko dituzte egurraren itxura har dezaten. Bizilagunen parte hartzea Bi kaleetako bizilagunek gero eta gogo gehiago dute eraikinak birgaitzeko. Ingurua oinezkoentzako egokitu ondoren, eraikinek ere itxura hobea izan behar dutela irizten dute. Herrian atzera geratu den eremua dela uste dute eta iritzi hori aldatu nahi dute, auzoak orain hamarkada [...]
Bi urteko prozesu luze eta gogorraren ondoren, Arana eta Jose Migel Iturrioz kaleetako eraikinak birgaitzeko lanak hasi dituzte. Oraingoz kale bakoitzean eraikin banatan ari dira lanean, baina datozen asteetan beste atari batzuetan ere hasiko dira. Eraikin gehienetan etxebizitzen kanpoaldea berrituko dute, inguruari itxura berria eta txukunagoa emateko asmoz.
Beste hainbat eraikinetan atariak ere berrituko dituzte, igogailua jarriz, eta eskailera eta instalazio elektriko berria jarriz. Arazo gehien dituen eraikina Arana kaleko bosgarren ataria da. Horma oso egoera txarrean dago eta erreka aldetik laguntza zutoienen gainean. Eraikin horretan bizi diren hainbat bizilagunek ez dute komunitateko kuota ordaintzen eta, beraz, ezin dute lanik egiten hasi. Gainerako bizilagunek bide judizialetik jo dute eta epailearen erabakiaren zain daude.
Arana kaleko bigarren zenbakian eta Iturrioz kaleko hamargarrenean hasi dira fatxada konpontzen. Komunitate bakoitzak erabaki beharko du zein itxura ematen dion eraikinari, baina dirudienez bizilagunek eraikinen itxura historikoa berreskuratu nahi dute. Horretarako, teilatupea, balkoiak eta leihoak kolore marroiz margotuko dituzte egurraren itxura har dezaten.
Bizilagunen parte hartzea
Bi kaleetako bizilagunek gero eta gogo gehiago dute eraikinak birgaitzeko. Ingurua oinezkoentzako egokitu ondoren, eraikinek ere itxura hobea izan behar dutela irizten dute. Herrian atzera geratu den eremua dela uste dute eta iritzi hori aldatu nahi dute, auzoak orain hamarkada batzuk zuen sona berreskuratu nahian.
Hori guztia lortzeko bilera luzeak egiten dituzte eta eraikinen birgaitzeari buruz hitz egiteaz gain orain arte landu ez dituzte beste hainbat gaiei buruz hitz egiteko ere aprobetxatzen dute. Eli Manterolak. bi kaleetako eraikinak berriztatzeko irekitako bulegoko arduradunak zehaztu duenez, “azpimarragarria da auzotarren parte hatzerako egin duten pausoa”.