Azpiegiturak amaitzeko epeetan dauden atzerapenak kritikatu ditu PSE-EEk
Beasaingo PSE-EEko kideek, Beasainekin lotura duten azpiegiturak amaitzeko epeetan dauden atzerapenak kritikatu ditu. Fernando Boada bozeramaileak “serietatea” eta “erabakitzeko gaitasuna” eskatu dizkio Markel Olanori, gaur egun...
Beasaingo PSE-EEko kideek, Beasainekin lotura duten azpiegiturak amaitzeko epeetan dauden atzerapenak kritikatu ditu. Fernando Boada bozeramaileak “serietatea” eta “erabakitzeko gaitasuna” eskatu dizkio Markel Olanori, gaur egun egiten den politikan, “gestio eta lidergo falta” dagoela uste baitu sozialistak. Astelehenean Gipuzkoako Diputatu Nagusiak Beasaina egin zuen bisitaren harira egin ditu kritikak PSE-EEk.
Azken lau urteetan Gipuzkoako Diputazioak egin duen gestioarekin “sentsazio garratza” dutela gaineratu dute sozialistek. Foru laguntzak egon direla onartu dute, baina Beasain-Durango errepidea 2009an amaituta egon beharko litzatekeela azpimarratu dute. Errepidea “beharrezkoa” dela irizten dute, eta lanek “urtetako atzerapena” daramatela salatu dute: “Lanak 2006an hasi ziren, krisi ekonomikorik ez zegoenean, eta 2009an egon behar zuen amaituta”. 2007ko foru aurrekontuak zehaztu harte Beasain-Durango errepidea egiteko dirurik gorde ez izana ere salatu dute.
Beasain-Ormaiztegi errepidean lanak
Beasain-Durango errepideari ez ezik, Beasain eta Ormaiztegi lotzen dituen GI-2632 errepideari ere egin diote erreferentzia PSE-EEtik, eta iaztik kaltetuta dauden zatiak oraindik konpondu ez izana aipatu dute. Mendiako lurrak errepidera erori ziren orduan, eta oraindik hala jarraitzen dutela diote.
N-1 errepideko zarata murrizteko Diputazioak jarri behar dituen panelak noiz jarri zehazteko egindako egutegian, Beasain azkeneko lekuan dagoela ere salatu dute.