Zegamako gimnasioa erabil daiteke jada
Igerilekuaren eta gimnasioaren kudeaketa Goierriko Kirol Teknikoak enpresari esleitzea erabaki zuen Zegamako Udalak, maiatzaren 12ko osoko bilkuran, eta maiatzaren 16tik jada erabilgarri dago. Berau erabiltzeko zein bazkide egiteko interesa duenak...
Igerilekuaren eta gimnasioaren kudeaketa Goierriko Kirol Teknikoak enpresari esleitzea erabaki zuen Zegamako Udalak, maiatzaren 12ko osoko bilkuran, eta maiatzaren 16tik jada erabilgarri dago. Berau erabiltzeko zein bazkide egiteko interesa duenak, bertara joan behar du 16:30etik 20:30era bitartean.Gimnasioa erabiltzeko gutxienez 18 urte eduki behar dira.
Hemendik aurrerako ordutegia
Hemendik aurrera, bazkideek 07:00etatik 20:30era bitartean erabili ahalko dute astegunetan eta asteburuan 09:0etatik 13:00era. Bazkide ez direnek harrera orduetan erabili ahalko dute, hau da, 16:30etik 20:30era bitartean astegunetan, eta 09:00etatik 13:00etara bitartean larunbatetan zein igandetan.
Kuotak
Gimnasioko urteko bazkide kuota arrunta 220 eurokoa izango da pertsonako, hau da, hileko 20 eurokoa. Bazkide ez direnentzako sarrera berriz 5 eurokoa izango da.
Gimnasioko bazkide egiten direnek igerilekua doan izango dute, eta baita bi gurasoak bazkide dituzten 18 urtetik beherako seme-alabek ere.
Bestalde, igerilekuko bazkide soilik izan nahi duenak aurreko urteetako eran egin ahal izango du, eta salneurriak ere iazko berak izango dira.
Salneurriei zein bonoei buruzko informazioa zehatzagoa gimnasioan bertan edota 943 80 20 23 telefono zenbakian jaso dezake herritarrak, harrera ordutegian.