Ataunek 0 eta 3 galdu du Donostiarekin Herriartekoan, Olaberriak bana berdindu
Herriarteko pilota txapelketan zail jarri zaio Atauni esku huskako finalaurrekora pasatzea. Ostiralean Auzoeta kiroldegian 0 eta 3 galdu zuen Donostiaren aurka. Kadeteetan 4-22, jubeniletan 10-22 eta helduetan 8-22 izan ziren emaitzak. Itzuliko partida...
Herriarteko pilota txapelketan zail jarri zaio Atauni esku huskako finalaurrekora pasatzea. Ostiralean Auzoeta kiroldegian 0 eta 3 galdu zuen Donostiaren aurka. Kadeteetan 4-22, jubeniletan 10-22 eta helduetan 8-22 izan ziren emaitzak. Itzuliko partida Donostian jokatuko dute asteburuan. Olaberriak, palan, banako berdinketa lortu zuen larunbatean Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan: 30-35 irabazi du pala motzean eta 40-23 galdu larruzkoan. Tanteoan 12 tantoko galera du. Itzuliko jardunaldia etxean du. Kanporaketa gaindituz gero finalean legoke Olaberria.