Majorik udako kanpaina abian du, eta zenbait berritasun iragarri ditu
Ordiziako Majori kiroldegia bete-betean ari da udako kanpainarekin. Heldu eta haurrentzako ikastaroetan, eta udaleko irekietan izena emateko epea zabalik dagoela gogoratu dute. Aurrez izena eman dutenei plaza gorde diete, baina ordainketa egin beharko ...
Ordiziako Majori kiroldegia bete-betean ari da udako kanpainarekin. Heldu eta haurrentzako ikastaroetan, eta udaleko irekietan izena emateko epea zabalik dagoela gogoratu dute. Aurrez izena eman dutenei plaza gorde diete, baina ordainketa egin beharko dute harreratik igaroz. Oraindik eman ez dutenek, berriz, momentuan egin beharko dute ordainketa kiroldegiaren harreran.
Aretoko txirrindularitza, piraguismoa, tenisa, padela eta haurrentzako igeriketa dira ikastaroetako batzuk. Haurren igeriketan parte hartzeko, froga bat egingo diete aurrez umeei duten maila ezagutzeko. Bestalde, Majoriko arduradunek gogoratu dute atzodanik egin daitekeela udako bazkidetza. Prezioei buruzko informazioa webgunean lor daiteke.