‘Udalarekin euskaraz!’ liburuxka banatu dute Ordizian
Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak Udalarekin euskaraz! liburuxka banatu du egunotan Ordiziako etxe guztietan. Ordiziako Udala bere funtzionamenduan euskararen erabilera bultzatzeko ahaleginean ari da azken urteotan, bai udal barruko lanean, eta bait...
Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak Udalarekin euskaraz! liburuxka banatu du egunotan Ordiziako etxe guztietan. Ordiziako Udala bere funtzionamenduan euskararen erabilera bultzatzeko ahaleginean ari da azken urteotan, bai udal barruko lanean, eta baita herritarrekin, enpresekin eta beste erakunde publikoekin ere. Euskara zerbitzuaren arabera, udal langile gehienek euskaraz badakite, baina euskaraz egiteko eta euskaraz lan egiteko bultzada behar dute, eta horixe da liburuxka banatzeko arrazoi nagusietako bat.
Harremana euskara hutsez
Herritarrek udala euskalduntzeko prozesuan parte har dezakete, eta horretarako hainbat aukera dituzte. Batetik, udal idatzi guztiak euskaraz jasotzea eska dezakete herritarrek. “Udalarekin euskara hutsezko harremana nahi duten 2.200 herritarren datu-base bat dugu, eta kopuru hori handitzea nahi genuke”. Bestetik, udalak euskararen ordenantza betetzen ez badu, herritarrek egoera hobetzeko proposamenak egin ditzakete. Ekimen horietan parte hartzeko euskara zerbitzura jo behar da (943 80 56 22).