Kilometroen aldeko tonbola jarriko dute Loinatz jaietan Gernika kalean
Azpeitian egingo dute aurten Kilometroak jaia, Ikasberri ikastolaren alde. Urriaren 2an izango da aurten Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia, baina aurretik, dozenaka ekintza, ekitaldi, irteera… antolatu dituzte. Beasaingo jaietan ere izango dira Ki...
Azpeitian egingo dute aurten Kilometroak jaia, Ikasberri ikastolaren alde. Urriaren 2an izango da aurten Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia, baina aurretik, dozenaka ekintza, ekitaldi, irteera… antolatu dituzte. Beasaingo jaietan ere izango dira Kilometroakekoak, Kontseiluarekin batera tonbola jarriko baitute Gernika pasealekuan.
Jaietan zehar, egunero 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 01:00etara egongo da irekita tonbola. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, «betiko tonbola ibiltaria da. Gainerako azoketan jartzen dutenaren antzekoa, baina euskalgintzaren tonbola», deneratiko opariak eskuratzeko aukera emango duena: umeentzako jostailuak eta jolasak, elektronikako aparagailuak, askotariko materiala… Boleto bakoitza euro batean salduko dute.
Festarik festa Gipuzkoan
Tolosako inauterietan jarri zuten lehenengoz tonbola, eta helburua eta asmoa, Gipuzkoako gainerako festa eta jai guztietan hala egiten jarraitzea dela adierazi dute. Tonbolan lortutako irabaziak,Gipuzkoako ikastolen aldeko Kilometroak jaia eta Kontseilua finantzatzeko erabiliko dituztela jakinarazi dute antolatzaileek.