Autodeterminazioaren festa Larraitzen
Nazioen Munduak antolatuta, ‘Itsasondo 1931 Goierri 2011. Autodeterminazioa gero eta argiago’ lelopean, egun guztiko festa izango da uztailaren 2an Larraitzen. 10:30ean, mosaiko erraldoia osatuko dute bertaratuek. 14:·30ean, herri bazkaria izango da Abaltzisketako pilotalekuan. Txaranga, kantuak, musika, bertsolariak… izango dira giroa alaitzeko.