Larreategin prezio tasatuko 44 etxebizitza eraikiko ditu Lazkaoko Udalak
Lazkaoko Udalak abian jarri du itundutako edo tasatutako prezioan 44 etxebizitza eraikitzeko eta lazkaotarren artean jabetzan saltzeko promozioa. Larreategi eremuan eraikiko dute etxe-multzo handiagoan egongo dira etxebizitzak, Txindoki gerontologikoar...
Lazkaoko Udalak abian jarri du itundutako edo tasatutako prezioan 44 etxebizitza eraikitzeko eta lazkaotarren artean jabetzan saltzeko promozioa. Larreategi eremuan eraikiko dute etxe-multzo handiagoan egongo dira etxebizitzak, Txindoki gerontologikoaren jarraiko lur sailean. Bataz beste 63 metro koadroko bizitzak dira, neurria aldatu egiten baita logela batekoa, bikoa edo hirukoa izan. 125.000 euroren eta 160.000 euroren arteko prezioa izango dute, Udalak tasatua.
Itundutako 44 etxebizitzak eraikitzeko sustapena bi eratakoa izango da. Horietatik 29 bizitza kooperatiba eratu eta horren bidez egingo dira. Beste 15 etxeak Lazkao Lantzen SA enpresa publikoaren bitartez salduko dira. Eskatzaileek bi zerrendetan apuntatu ahalko dute, baina etxebizitza erosteko eskubidea bietan egokituz geroz bati uko egin beharko zaio.
Eskaera egiteko orria etxeetara banatu du Udalak. Eskabideak ekainaren 6tik 20ra bitartean aurkeztu behar dira udaletxeko Erregistro Nagusian. Baldintzen artean, Lazkaon erroldatuta egon beharko du eskatzaileak gutxienez joan deneko hamar urtean.